Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goikoetxea eta Aimar, Lekeition jaun eta jabe

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldabazalek irabazi dute Lekeitioko Hiria Txapelketa. Aritz Erkiaga eta Jon Zabala menperatu dituzte finalean. Gazte mailan, Eñautek eta Manzisidorrek Goitiaren eta Atainen kontrako partidua irabazi dute.

Argazkia: Jai Alive
Alex Uriarte Atxikallende
Lekeitio
2022/08/29

Iñaki Osa Goikoetxea beterano zumaiarrak eta Aimar Aldazabal berriatuarrak Lekeitioko Hiria Txapelketa poltsikoratu zuten zapatuan, finalean Aritz Erkiaga ispastertarra eta Jon Bullet Zabala markina-xemeindarra menpean hartu ondoren. Final estu-estua izan zen Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan jokatu zutena. Berdintasuna agerikoa izan zen bai emaitzetan, bai jokaturiko partiduen bilakaeran.

Finaleko lehendabiziko setean Erkiagaren erakustaldia ikusi zuten bertaratu ziren guztiek: ikusleak zutundu zituen Ispasterkoak eta mota denetako tantoak egin zituen. Maila handi horri esker, lehenengo seta 15-11 irabaztea lortu zuten Lea-Artibaiko puntistek. Bigarren setean, baina, beren mailak behera egin zuen nabarmen, eta ahulezia hori probestu zuten, hain zuzen ere, Goikoetxeak eta Aimarrek. Goikok tanto ederrak bukatu zituen, dotoreziaz, eta seta 11-15 poltsikoratu zuten.

Hirugarren eta azken setean, berdinketa haustean, lehia handia egon zen bi bikoteek artean, finala zeinek eskuratuko erabakitze aldera. Ikusleek ere berotasunez erantzun zioten pilotarien ekinari. Set horren amaieran, Goikoetxeak eta Aimarrek garaipena lortu zuten 3-5eko markagailuagaz, eta, horrenbestez, Lekeitioko Hiria Txapelketako irabazle izendatu ziren.

Final handiaren aurretik, frontoira hurreratutakoek gazte mailako partiduaz gozatzeko aukera paregabea ere eduki zuten. Lehenengo norgehiagoka horretan, Eñautek eta Manzisidorrek osaturiko bikotea Goitiak eta Atainek osatutakoaren kontra lehiatu ziren. Lehenengo partidu hori ere zeharo berdindua izan zen, eta Eñautek eta Manzik irabazi zuten azkenean; lehiakortasunak markagailuko berdintasuna ekarri zuen, 30-28 amaitu baitzen finala. Abiadura eta maila handiko partidua izan zen finaleko jardunaldia zabaldu zuen hura, eta ikusleek begi oso onez hartu zituzten pilotarien ekina, jarrera eta jokoa.

 
 
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.