Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goikoetxea eta Zabala, Hondarribiko finalaurrekora

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jon Zabalak Hondarribiko Grand Slamean irabazi diete Johan Sorozabal eta Jokin Del Riori. Txapelketako finalaurrekora pasatu dira garaipenagaz. Gazte mailan, Etxeberri eta Manzisidor gailendu zaizkie Basterra eta Zugaitzi.

Argazkia: Jai Alive.
Alex Uriarte Atxikallende
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/08/29

Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak eta Jon Bullet Zabala markina-xemeindarrak Hondarribiko Grand Slameko finalaurrekora sailkatzea lortu zuten joan den barikuan, Jostaldi pilotalekuan jokaturiko final laurdeneko partidua irabazi ondoren. Goiko eta Zabala Johan Sorozabal lapurtarraren eta Jokin Del Rio gasteiztarraren aurka aritu ziren, eta beraien nagusitasuna erakutsi zuten ia laurehun ikusleren aurrean.

Goikoetxea eta Zabala hautagai nagusiak ziren garaipena poltsikoratzeko; izan ere, Sorozabal eta Del Rio azken orduko ordezkapen modura kantxaratu ziren, Goiko eta Bulleten aurkariak, berez, Jean Dominique Olharan eta Nicolas Etxeto baitziren. Dena dela, Sorozabalen eta Del Riok aurpegia eman zioten partiduari, eta haginak erakutsi zizkieten hautagaiei. Horren erakusle da, hain zuzen ere, hirugarren seta, berdinketa haustea, jokatu izana.

Argazkia: Jai Alive.

Lehendabiziko setean Sorozabal gaztea maila handian agertu zen, bikote urdina 2-3 aurreratuz. Ondoren, Del Riok ondo eutsi zien gorrien erasoaldiaei, markagailuan bizirik mantenduz: 9-7. Une hartan, baina, Goikoetxeak eta Zabalak erritmo puntu bat gehiago ipini zioten partiduari, eta 15-8 gailendu ziren lehenengo setean.

Bigarren seta are parekatuagoa izan zen, eta markagailuak denetariko alternatibak erakutsi zituen: 1-0, 1-3, 7-5, 8-9… Sorozabalek eta Del Riok beraien aukerak errealak zirela sinistu zuten, eta seta 12-15 irabazi zuten, batez ere, Miarritzeko aurrelari gaztearen joko bikainari esker. Berdinketa haustean, Goikoetxeak eta Zabalak lanak izan zituzten partidua eskuratzeko, eta markagailua urduritasunaren erakusle izan zen: 0-1, 2-1, 2-2 eta 5-2.

Argazkia: Jai Alive.

Jaialdia, gainera, gazteen partiduagaz ipini zen abian. Iban Etxeberrik eta Mikel Manzisidorrek  22-25 irabazi zieten Julen Basterra eta Zugaitzi. Aste honetatik aurrera, Grand Slameko partiduak zapatuz jokatuko dira, 18:00etatik aurrera. Zapatu honetan, Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Eric Irastorza puntista beteranoak Jokin Arbe markina-xemeindarra eta Lekue izango dituzte arerio. Txapelketako final handia urriaren 8an izango da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.