Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mutrikuk KAE 2 ligan jarraituko du

Mutrikuarrek ez dute lortu KAE 1 mailara igotzeko txartelik. Busturialdea Eusko Label ligako play offetan gertatzen denaren menpe dago maila mantentzeko.

Iturria: Bermeo Arraun Argazkiak
Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/08/29

Asteburuan lehiatu dira KAE ligako play offeko estropadak, eta Mutriku eta Busturialdea taldeek ez dute esperotako emaitzak lortu. Denboraldi ederra egin eta mailako hirugarren sailkatuak izan ostean, play offak lehiatzeko aukera izan dute mutrikuarrek, baina ez dute lortu txartela mailaz igotzeko. 

Zapatuan [abuztuak 27] , kantauriar uretan lehiatu zen lehenengo estropada, Colindresen, hain zuzen ere. 17:30ak emanaz batera, Mutriku, Busturialdea, Donostiarra eta Camargo Cueva el Pendo taldeak prest zeuden lehia abiatzeko. Lehenengo unetik donostiarrek nagusitasuna erakutsi zuten, ziabogara sartzen lehenak izanik, baina Camargo taldea ez zen atzean geratu, segundo eskas bateko aldeagaz lehia bizian aritu ziren. Hamar segundoko aldeagaz sartu ziren, berriz, Mutriku eta Busturialdea. Azkenik, estropada osoan indarrak mantenduz Donostiarra izan zen lehena sailkatzen, 20 minutu 53 segundo eta 81 ehuneneko denboragaz. Camargo 9 segundora ailegatu zen. Busturialdekoak izan ziren hirugarrenak, 21 minutu 13 segundo eta 53 ehuneneko osatuaz, segundo batera, berriz Mutrikuarrak helmugaratu ziren.

Iturria: Bermeo Arraun Argazkiak

Lehenengo estropada burututa eta hamazazpi segundoko aldeagaz lehen sailkatutik azkenengora, baina oraindik txartela erabaki gabe zegoen. Domekan [abuztuak 28], bigarren aukera bat zuten Erandion. Sendo atera ziren lau taldeak, Busturialdeak bigarren postua eskuratu zuen hasieratik, eta Mutrikuarrek ere  indartsu abiatu zuten estropada. Lehenengo ziabogara Busturialdea eta Donostiarra batera heldu ziren, bi segundora mutrikuarrak helduaz.  Lehia bizi bizirik zegoen, baina bigarren ziaboga orduko donostiarrak nagusitasuna erakutsiz estropadaren buru ziren jada.  20:48:,48ko denboragaz, merezitako garaipena eskuratu eta KAE1 ligara igotzeko txartela eskuratu zuten gipuzkoarrek.

Donostiarra taldearen atzetik Camargo izan zen bigarrena helmugaratzen, Busturialdea eta Mutriku taldeek jarraitu zioten. Hortaz, sailkapenak eskuan izanik, datorren denboraldian Mutriku taldeak KAE2 ligan lehiatzen jarraituko du.

Busturialdeari dagokionez, playoffetako emaitzak eskuan izanik KAE2 mailan lehiatuko luke datorren denboraldian, baina oraindik itxaropenari eutsi ahal diote. Elkartetik jakinarazi digutenez “zapatuan estropada eskasa egin genuen, baina igandean ondo lehiatu genuen, lehenengo luzea ondo joan zen, bigarrena ere, baina gero beherantz egin genuen. Aurkariak hobeak izan ziren”. Hortaz, hirugarren postua eskuan izanda, itxarotea besterik ez du busturialdeko taldeak, Eusko Label ligako playoffetan zer gertatuko zain geratuko dira: “Azken hilabetean estropada onak egin ditugu, baina ez dugu lortu mailari eustea, orain itxarotea besterik ez dugu, Eusko Label ligako playoffetan gertatzen denaren araberakoa izango da gure etorkizuna, eta datorrena hartuko dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.