Ziortzako Monastegiak bere zigilu-marka dauka
Correosek Ziortza-Bolibarreko monastegiari eskainitako zigilu-marka turistiko bat sortu du.
Correosek zigilu-marka turistikoa eskaini dio Ziortzako Monastegiari. Inprimaketa filatelikoak Bizkaiko monastegiko XVI. mendeko klaustro errenazentista erakusten du, eta Markina-Xemeingo bulegoan eskuratu daiteke.
Ziortzako Monastegia Done Jakue bidean dagoen Bizkaiko kolegiata bakarra da eta Euskadiko Monumentu Nazional izendatuta dago. Hain zuzen ere, Bizkaiko kostaldetik doan Done Jakue bideko igarobidea da, eta beraz, Done Jakue Bidea zeharkatzen duten milaka pertsonentzako erromeslekua da. Monastegiko monjeek harrera eta zerbitzua eskaintzen diete gaua bertan igarotzea erabakitzen dutenei; erromesentzako ostatua, urte osoan egoten da zabalik.
Zigilu-markak monasterioa ezagutzera emateko beste bide bat irekitzen du; izan ere, posta-sarearen bidez, munduko edozein lekutara iritsiko da. Correos-ek Done jakue bideko ibilbide guztietan zehar dituen 150 bulego gehienetan zigilu-marka turistikoak daude eskuragai, eta horien helburua toki bakoitzaren aberastasun arkitektonikoa, artistikoa eta naturala erakustea dute. Hilabete honetatik aurrera Ziortzako monastegikoa ere lortu daiteke.