Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Joxe Benito Mujika ‘Xenki’ eta Mikel Martinez de Murgia ‘Murgi’ Guardia Zibilak hil zituela ebatzi du Eusko Jaurlaritzak

«Exekuzio arbitrarioaren biktima» ofizialtzat aitortu ditu gaur [abuztuak 30] Jaurlaritzak, ikerketa luze baten ondoren. Azken 50 urteetako bertsio ofizialak tiroketa batean hil zirela zioen arren, frogek gezurtatu egin dute bertsio hori.

Xenki eta Murgiren omenaldia. Argazkia: Galarrena Kultur Elkartea
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2022/08/30

Joxe Benito Mujika Xenki eta Mikel Martinez de Murgia Murgi ETAko kideak Guardia Zibilak hil zituela frogatu du Eusko Jaurlaritzak zuzendutako ikerketa batek. 1972ko irailaren 2an hil zituzten Lekeition, eta azken 50 urteetan zabaldutako bertsio ofizialak zioen tiroketa batean hil zituztela. Bost hamarkada beranduago bertsio hori gezurtatu dute.

Urte askoan kasua isilpean egon ondoren, 2016ko urriaren 2an Lekeitioko Udalak Gogora institutuari eskatu zion gertatutakoari buruzko egia azaleratzeko ikerketa bat zabaltzeko. Urte bi beranduago, hildakoen senideek eta Egiari Zor fundazioak Jaurlaritzari errekurtsoa aurkeztu zioten 2016. urtean indarrean jarri zen 107/12 legearen bidez —lege horren xedea da 1960tik 1978ra bitartean «motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa» ematea—, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu zioten. Azterketa luze baten ondoren, ekainean iritsi zitzaien legearen bidez aitortzak emateko sortutako balorazio batzordeak igorritako ebazpena.

Xenki eta Murgi «exekuzio arbitrarioaren biktima» ofizialtzat aitortu ditu erresoluzio horrek, eta erdietsi du bizitzeko eskubidea urratu ziela Espainiako Poliziak. Hilketa horren inguruan zabaldutako bertsio ofizialak «enfrentamenduaren teoria» defendatzen zuela adierazi du Egiari Zor fundazioak: «Aitzitik gertakarien lekuko izan ziren herritarrek eta baita gorpuen azterketa medikuaren emaitzak gezurtatzen zuten aipatutako teoria hori». Lekeitioko Dendari kaleko etxebizitza batean hil zituzten Xenki eta Murgi, eta medikuen txostenetan ageri zen Xenkik tiro bakarra zeukala eztarrian, eta lekukoek adierazi zuten tiro hura frankotiradore batek jaurti zuela etxearen pareko eraikin batetik, Xenkik balkoiko atea zabaldu zuenean.

Murgiren kasuan, berriz, txostenean zehazten da hogei tiro jaso zituela gerriaren inguruan, baina guztiak atzealdetik. Horrek bertsio ofiziala gezurtatzen duela azaldu du Egiari Zor fundazioak: «Tiroketaren teoria baieztatzeko, tiroek gutxienez gorputzeko alde batean egon beharko lukete, eta guztiak atzean daude».

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du ebazpena ez duela Gobernu Kontseiluak igorri, horretarako ardura duen balorazio batzordeak baino; erabakia errespetatzen duela adierazi du.

Egia jakiteko garaia da. Barikuan [irailak 2] 19:00etan Egia jakiteko garaia da lelopean ekitaldia antolatu du Egia Zor fundazioak 50 urte Xenki eta Murgi plataformagaz batera, Lekeitioko Dendari kalean, duela 50 urte hil zituzten lekuan bertan. Hildakoen senideak ere bertan egongo dira, eta Lekeitioko Udalak harrera instituzionala egingo die ekitaldiaren aurretik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.