2022/8/30

Joxe Benito Mujika ‘Xenki’ eta Mikel Martinez de Murgia ‘Murgi’ Guardia Zibilak hil zituela ebatzi du Eusko Jaurlaritzak

«Exekuzio arbitrarioaren biktima» ofizialtzat aitortu ditu gaur [abuztuak 30] Jaurlaritzak, ikerketa luze baten ondoren. Azken 50 urteetako bertsio ofizialak tiroketa batean hil zirela zioen arren, frogek gezurtatu egin dute bertsio hori.

San Antolin jaiak, Berriatuko Milloi auzoan

San Antolin jaiak ospatzeko "ilusioz" daude Berriatuko Milloi auzoan

Aurreko urteetako egitaraua berreskuratu dute Milloi Auzo Elkartekoek, eta berritasun modura, desafioa prestatu dute domekarako. Berriatuan hasi eta jaiak ospatzen dituzten zelaira bizikletaz eta korrika egingo dute erronka Jon Garramiolak eta Egoitz Aranzetak.

Lekeitioko ginekologia zerbitzua bermatzeko sinadura bilketa jarri dute berriro martxan

Potxuak Martxan talde feministak 2014an sinatutako akordioa betetzea eskatzen du

Bilboko Euskal Museoaren erakusketa ibiltaria Ondarroara ailegatuko da

Erakusketaren inaugurazioa eguenean [irailak 1] izango da, 12:30ean, Itsasaurren. Hilabete osoan egongo da ikusgai herrian.

Galbaixoetako marmitako lehiaketako izen ematea abian da

Txoko Eder elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketan hamasei taldek parte hartu ahalko dute gehienez, eta irailaren 8ra arte dago zabalik izena ematea.

Kaleko katu bat

Herriko katu koloniak elikatzeko baimendu txartelak banatuko dira

Udalaren bitartez egingo da eskaera, eta baimenduek betebehar batzuk izango dituzte.

Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegia irailaren 5ean zabalduko da

Irailaren 1ean aurreikusita bazegoen ere, material faltagatik irekiera atzeratu behar izan du udalak

Gehiago