Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Naia Arantzamendi ondarrutarraren film laburra estreinatuko dute Donostian

Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zen setioa oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du Arantzamendik, kontakizun ofizial horretan ezabatuak izan diren ahotsei garrantzia emanez.

Eider Mugartegi
Ondarroa
2022/08/31

Donostiako San Jeronimo aretoan proiektatuko dute gaur [abuztuak 31] Naia Arantzamendi kazetari, gidoilari eta zuzendari ondarrutarraren Sutan izeneko film laburra. Arantzamendik Zinea hedabideak antolatutako 2020ko I. Gidoi Lehiaketa irabazi zuen, eta film bihurtu du. Azaldu duenez, diru sariagaz gainera, gidoiaren filmaketarako finantzaketa zein giza baliabideak bilatzeko aukera eskaintzeko konpromisoa hartu zuen Zinea hedabideak, eta Maluta Films ekoiztetxe donostiarra izan dute bidelagun ekoizpena egiterako orduan.

Naia Arantzamendi ‘Sutan’ film laburra filmatzen. Argazkia: Maluta films

Sutanek 1813an Donostiak jasandako erasoa kontatzen du, gau horretan ume bati gertatu zitzaion testigantzatik abiatuta. «79 lekukotza jaso ziren gertaera hori eta gero, eta denek kontatzen zuten gutxi gorabehera, jazoeraren alderik txarrena emakumeek eraman zutela, baina testigantza horietatik guztietatik bi ziren bakarrik emakumeenak». Beraz, fikziozko testigantza bat sortu du zuzendariak, «kontatu ez den testigantza bat», gertatu zena islatzeko.

Naroa Miguel Arregi umeak bete du Juana protagonistaren papera eta Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak antzeztu dituzte gerrariak. «Umea aurkitzeko kasting bat egin genuen. Garrantzitsuena niretzat umea zen, denbora guztian agertzen da oso plano motzetan, eta garrantzitsua zen bere lana. Kastingean 100 ume edo ikusiko genituen eta zoramen bat izan zen, baina Naroa ikusi nuenean bera zela jakin nuen. Kamara aurrean zeukan lasaitasuna zeukan adinagaz ez zen ohikoa. Beretzako egoera zaila zen, imajinatu egin behar zuen gerra bat, eta oso ondo egin zuen dena».

Naroa Miguel Arregi, ‘Sutan’ film laburreko protagonista. Argazkia: Maluta films

Asteburu bakarrean. Errodaje lanak asteburu bakarrean burutu zituzten otsailean, Andoaingo hainbat txokotan, eta eskarmentuzko lantaldea izan duela ondoan azpimarratu du ondarrutarrak. «Zuzendu dudan lehen filma izan da, eta esperientzia handiko jendea izan dut ondoan; alde horretatik oso babestuta sentitu naiz».

Maluta Films ekoiztetxeko Ritxi Lizartza izan da ekoizlea, Cris Fraile errodajeko produkzio burua eta Alex Sueriasek, Victor Rodriguezek, Iban Toledok, Javier Sevak eta Ioritz Dominguezek osatu dute argazki taldea. Arantzamendiren gidaritzapean aritu da Ainara Mendiola zuzendari laguntzaile lanetan, Lander Llorens arduratu da soinuaz, Maialen Sarasua Oliden script eta muntaketa lanekin, Telmo Tola izan da figuringile eta Nerea Berroeta zein Sandra Vicente aritu dira arte zuzendari.

Esperientzia aberasgarria izan dela gaineratu du Arantzamendik, batez ere grabazioko egunak. «Lantaldeagaz harremana, eta batez ere umea zuzendu beharra berezia izan da. Errespetu handia nion, baina oso ondo joan da; pozik geratu naiz beragaz eduki dudan harremanagaz».

Testuinguru aproposa aukeratu dute filmaren estreinaldirako. «Egun horri lotutako egitaraua antolatzen dute Donostian eta horren baitan estreinatzea nahi genuen». Naroa Miguel aktoreagaz batera egingo du aurkezpena, eta emakumea eta gerra hizpide, mahai-ingurua egongo da ondoren.

Filmaren zabalkundeari dagokionez, Sutan beste jaialdi batzuetan ezagutzera emateko izena emanda dagoela ere aurreratu du zuzendari ondarrutarrak, eta bere herrian ematea gustatuko litzaiokela aitortu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.