Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarroako ezizenen jatorriak biltzeko ekimena abiatu dute

Mikel Etxaburu ondarrutarrak abiatu du ekimena eta telefono zenbaki bat jarri du eskuragarri ekarpenak egin nahi dutenentzat: 623 435 217.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/08/31

Ondarroako ezizenen jatorriari buruzko informazio bilketa abiatu du Mikel Etxaburu ondarrutarrak. Herriaren ikur diren ezizenen atzean dauden istorioak biltzeko asmoz,  herriaren ondare bilakatu daitekeen ariketa kolektibo bat hasi du. Ezusteko erantzuna izan du, bi astetan 80 ezizenen istorioak jaso ditu.

Ondarroako ezizenen zerrendak eginda daude jada, baina horien atzean daude istorioak bildu gabe daude, eta hori da Etxaburuk abiatu duen lana: “Ezizenen atzean dauden gertakariak bildu ezean, testuingurua galtzen du,  ez dugu ulertzen zein den arrazoia, hortaz, hutsa geratzen da. Ondarroan elkar ezagutzeko  modu bat da eta harro gaude horretaz, gure arbasoen historia baita”. Orain arte egindako lanak aditzera eman duenez, bi eta hiru belaunaldi atzeragokoen istorioetatik datoz ezizen gehienak.

Duela bi aste abiatu zuen Etxaburuk ekimena, inprobisazio osoz: “Hondartzan lagunartean izandako elkarrizketa batetik sortu zen, ezizenak nondik datozen, eta horien atzean daude istorioak zeintzuk diren hitz egiten aritu ostean, etxera heldu eta Facebokeko kontu bat zabaldu nuen, Ondarroako desizenen jatorria deiturikoa, eta whatsappez mezu bat zabaldu nuen”.

Bidaiari ekin zion nora eramango zion jakin gabe, eta bat-batean mezuak heltzen hasi ziren, bata bestearen atzetik: “Zaparrada izugarria izan zen, mugikorrera, sareetara, baina batez ere kalean geratzen nau jendeak”.

Metodologia. Informazioa jaso ahala, esandakoa dokumentu batean biltzen du eta ondoren partekatu egiten du sareen bitartez. Orain arte jasotakoaren harira, ezizenen zabaltasuna azpimarratu du Etxaburuk: “Baserri giroa eta itsasoa nahasi egiten dira, arrain izenak daude, barazkienak, ezaugarriren batek emandako ezizenak, txalupa izenak… denetarik dago”. Gainera, istorio horiek orain jasotzearen beharra azpimarratu du, hala nola, orain jaso ezean galtzeko arriskuan baitaude. Zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta informazio gehiago galduko baita.

Errespetu handiz ari da lanean Etxaburu, funtsa Ondarroako herriaren historia jasotzea izanik. Gainera, familia berberean agertu dira bertsio ezberdinen aberastasuna ere azpimarratu du. Horrelako kasuetan, bertsio guztiak jasoko dituela azaldu du, eta horren inguruan aipatu du iruzkinak ongi etorriak izango direla: “Aldaketak egingo ditut etengabe, zerbait oker ikusten norbaitek, esan dezala, beldurrik gabe. Ekarpen oro ongi etorria izango da”.

Herritarren harrera. Harrera ona izan du ekimenak, eta horrek indarrak ematen ditu lanean jarraitzeko: “Eskerrak eman nahi dizkiet ondarrutarrei, izandako jarrera eta parte hartzeagatik, guztion arteko lana baita, ez soilik nirea. Herri egiten gaitu ekimenak, toki batean kokatzen gaitu, eta bildu.” Horren harira Patxi Etxaburu historiazaleak egindako lanari aipamen egin dio, Ondarroako historiaren lanketan egindako lana balioan jarriz.

Hortaz,  telefono zenbaki bat jarri du eskuragarri ekarpenak egin nahi dutenentzat: 623 435 217. 

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.