Bihar da Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusian salmenta postua jartzeko eskaria egiteko azken eguna
Eskaria aurrez aurre egin daiteke Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean edo posta elektronikora idatzita.
Urriaren 8an Markina-Xemeinen ospatuko den 2022ko Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusian parte hartu nahi duten ekoizleek zabalik daukate azokan salmenta postua jarri ahal izateko eskaerak aurkezteko epea, bai postuetakoa zein txosnentakoa ere. Eskaerak aurkezteko azken eguna bihar [irailak 7] izango da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eskaera aurrez aurre egin daiteke Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean dagoen Lea-Artibaiko Landa Garapenaren bulegora joanda, 08:00etatik 14:00etara arteko ordutegian, edo posta elektronikoz landagarapena@leartibaifundazioa.eus helbidera idatzita. [OINARRIAK+ INFORMAZIOA]