Umeentzako masta-puntakoak ikusle asko batu ditu gaur [irailak 6] Abadeen moilan.
Julen Gabirondo nagusitu da Etxebarrian lehiaturiko Euskadiko 3. mailako aizkolari txapelketako kanporaketan. Frontoia ikuslez bete da, eta giro ederra izan da nagusi. Mikel Agirre ondarrutarrak 18. postuan amaitu du proba.
Irailaren 1ean inauguratu zuten erakusketa Euskal Museoko arduradunek, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ondarroako Udaleko ordezkarien laguntzagaz. Erakusketa kanpoko espazioetan erakusteko sortutako 20 panelek osatzen dute.
Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu, eta horien artean publikoak aukeratuko du irabazle nagusia. Nekatur, Euskadiko Landa Ostatuen elkartearen 'Nekabonu Orlegia' jasoko du boto gehien dituen argazkiaren egileak.
Eguaztenean [irailak 7], eguenean [irailak 8], barikuan [irailak 9] eta irailaren 12an egingo dituzte azterketak Xemein Etorbideko 12. zenbakian.
Erasoak salatzeko telefonoa Galbaixo jaietako egun guztietan egongo da martxan: 633 46 72 73.
Eskaria aurrez aurre egin daiteke Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean edo posta elektronikora idatzita.
Eguena [irailak 8], 22:30ean, Zabiel plazan punta puntako lau bertsolarik bertso jaialdia osatuko dute.
Zapatuan [irailak 10] Merkatu Txikia ospatuko da 09:00etatik 14:00ak bitartean. Herriko ekoizleez gain eskualdeko gaztagileak ere egongo dira. Mutriku Arraun Taldeak atun errea eskainiko du.