Ibilgailu berezien azterketa teknikoa egingo dute Markina-Xemeinen
Eguaztenean [irailak 7], eguenean [irailak 8], barikuan [irailak 9] eta irailaren 12an egingo dituzte azterketak Xemein Etorbideko 12. zenbakian.
IAT-a (ITV) egitera eramateko zailtasuna duten ibilgailuak –nekazaritzakoak, ziklomotoreak, makinaria eta zerbitzuak– azterketa teknikoa egiteko aukera edukiko dute eguaztenean [irailak 7], eguenean [irailak 8], barikuan [irailak 9] eta irailaren 12an Markina-Xemeinen.
IAT mugikorra Xemein Etorbideko 12. zenbakian ezarriko dute, eta interesatuek aurretiaz hartu behar dute txanda, eta horretarako 686 90 04 32 telefono zenbakira deitu behar da.
Udalak jakinarazi duenez, bigarrenez etorri beharra daukatenentzako eguna urriaren 13a izango da.