Etxeratze kolektiboak, Galbaixotan
Erasoak salatzeko telefonoa Galbaixo jaietako egun guztietan egongo da martxan: 633 46 72 73.
Lea-Artibaiko Itaiak, eskualdeko beste herrietan egin duen bezala etxeratze kolektiboak antolatu ditu Mutrikuko Galbaixo jaietarako, hain zuzen ere, irailaren 14an eta irailaren 16an.
“Emakume langileok egunerokotasunean eta jai giro kapitalistak jasaten dugun eraso orori aurre egiteko datoz etxeratze kolektiboak. Hauen helburua modu antolatu batean etxera buelta kolektibo bat bermatzea da, edozein motatako erasoa saihesteko asmoz”. Hori dela eta bi egunetan antolatu dituzte etxeratzeak, eta bietan ordutegi berdinak errepikatuko dira: 01:00, 02:30, 04:30. Biltzeko zehaztutako gunea merkatu plazako eskaileretan izango da.
Gaineratu dutenez, informazio gehiago eskainiko dute barikuan [irailak 9], 18:00etatik aurrera, Beheko plazan ezarriko duten informazio gunean. Zalantzak argitu, eta txandetan apuntatzeko aukera egongo da. Hortaz, gerturatzeko deia luzatu dute.
Salaketak. Erasoak salatzeko telefonoa Galbaixo jaietako egun guztietan egongo da aktibatuta, hurrengo zenbakian: 633 46 72 73