Galbaixotako Bertso Jaialdia, eguenean
Eguena [irailak 8], 22:30ean, Zabiel plazan punta puntako lau bertsolarik bertso jaialdia osatuko dute.

Mutrikuko Bertso Eskolak eta Mutrikuko Udalak antolatuta, Sustrai Kolina, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Miren Artetxe oholtzara igoko dira bertso saioa osatuaz. Gai jartzaile lanaz egiteazĀ Unai Belaustegi arduratuko da.
Urteroko hitzordu bilakatu den ekimenari 22:30ean emango diote hasiera. Laukotearen hitz eta doinuek gozotuko dute eguen gauean Mutrikuko Galbaixo jaiak girotzen joateko ekimena. Antolatzaileek aurreratu dutenez sarrera borondatea izango da, eta nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute.