Iraila osoan egongo da ikusgai Ondarroan Bilboko Euskal Museoaren erakusketa
Irailaren 1ean inauguratu zuten erakusketa Euskal Museoko arduradunek, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ondarroako Udaleko ordezkarien laguntzagaz. Erakusketa kanpoko espazioetan erakusteko sortutako 20 panelek osatzen dute.
Itsasaurren dago ikusgai Bilboko Euskal Museoak bere berrikuntza integrala erakutsi asmoz maiatzean abiarazi zuen Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketa ibiltaria. Kanpoko espazioetan erakusteko sortutako 20 panelek osatzen dute, eta bere helburua da bertako jendeari eta bisitariei ezagutaraztea zelakoa izango den Euskal Museo berria, egingo den berrikuntza integraleko prozesuaren ondoren.
Alde batetik, alderdi arkitektonikoa erakusten du, eta, bestetik, Euskal Museoaren etorkizuneko museografia berriaren zati bat. Irailaren 1ean inauguratu zuten erakusketa Ondarroan Euskal Museoko arduradun eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Ondarroako Udaleko ordezkarien parte hartzeagaz eta irailaren 30era arte edukiko dute erakusketa ezagutzeko aukera, ondarrutarrek zein udalerria bisitatzera hurreratzen diren guztiek.
📸 Argazkiak: Ondarroako Udala