Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Julen Gabirondo, Etxebarrian jaun eta jabe

Julen Gabirondo nagusitu da Etxebarrian lehiaturiko Euskadiko 3. mailako aizkolari txapelketako kanporaketan. Frontoia ikuslez bete da, eta giro ederra izan da nagusi. Mikel Agirre ondarrutarrak 18. postuan amaitu du proba.

Argazkia: Etxebarriako Udala.
Alex Uriarte Atxikallende
Etxebarria
2022/09/06

Etxebarriak Euskadiko 3. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jardunaldia hartu zuen domekan [irailak 4], 12:00etan hasita. Euskal Herri osoko aizkolariak herriko pilotalekuan elkartu ziren, hurrengo kanporaketarako igaroko ziren aizkolariak zeintzuk izango ziren zehazteko. Horrenbestez, maila handia izan zen frontoian, eta goi mailako ikuskizuna eskaini zuten. Kanporaketa horretan Lea-Artibaiko parte hartzaile bakarra lehiatu zen: Mikel Agirre ondarrutarra. Agirrek 18. postuan amaitu zuen proba eta, ondorioz, ez zuen lortu hurrengo faserako sailkatzea.

Pilotalekua jendez lepo agertu zen. Etxebarriko alkate Jesus Iriondok azaldu duenaren arabera, etxebarriatarrek eta kanpotik bertaratutakoek “oso ondo” erantzun zuten, eta “giro bikaina” izan zen nagusi. Herritarrek doako sarrera eduki zuten, eta kanpokoentzako 300 sarrera ipini zituzten eskuragarri. Ikusleek parte hartzaile guztiak babestu zituzten, eta aizkolaritza goiz ederra bizi izan zuten.

Argazkia: Etxebarriako Udala.

35 parte hartzailek eman zuten izena aurretiaz, baina 30 agertu ziren probaren egunean. Iriondok argitu duenez, eguneko egur loteak “gogor samarrak” izan ziren, eta, hortaz, aizkolariek lanak izan zituzten egurra ebakitzeko. Garailea Julen Gabirondo izan zen, 12.39ko denboragaz; bigarren postuan Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a sailkatu zen, 13.04koagaz; hautagai nagusia, Iker Vicente, hirugarrena izan zen, sesioa 14.11n burututa. Vicenteri “lote gaitza” egokitu zitzaiola adierazi du Iriondok: “Egur gogorra suertatu zitzaion zozketan, eta horrek asko baldintzatu zuen bere emaitza”.

Lehen 13 sailkatuek 2. mailako txapelketako kanporaketarako txartela eskuratu zuten; kanporaketa hori urrian izango da, Larrabetzun. Bertan lehen lau postuetan sailkatzen direnak, era berean, 1. mailakoa lehiatzera pasatuko dira. Bestalde, omenaldirako tartea ere egon zen domekan: Etxebarrian aizkolaritzaren sustatzaile nagusia den Luis Mari Bengoa omendu zuten, eta txapela ere jantzi zioten.

Argazkia: Etxebarriko Udala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.