Samikollako jaiak ospatuko dituzte zapatuan
Egun osoko egitaraua antolatu dute, jai giroa eta musika ez dira faltako. Casus Belli eta Keike taldea igoko dira oholtzara.
Egun osoko egitarau bete-betearekin ospatuko dituzte 2022ko Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak. Auzotarrek gogotsu heldu diote jaiak ospatzeko grinari, eta horren erakusgarri ditugu zapatuko ekimenak.
Aurten, mezagaz hasiko dute eguna, eta ondoren omenaldiari bide emango diote. Salda eta txorizoa ere ez dira faltako, jai giroa jan edanean ospatzeko asmoz. Ohi modura, erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejirarekin jarraituko dute goiza. Kalejirak 12:00etan irtengo du Goiko Plazatik, eta auzora kalejiran joango dira herri guztia girotuz. Kalejira auzora ailegatzearekin batera txosna zabaldu dute. Txikienek, gainera, puzgarrietan jolasteko aukera ere edukiko dute.
Azken urteetan ohitura bilakatu den modura, txupin jaurtiketa eta brindisarekin emango die hasiera ofiziala jaiei, 13:00etan. Ondoren, auzotarrak biltzen dituen auzo bazkariagaz hasiko dira, 14:30ean. Arratsaldean, berriz, Ibiri baserriko abereekin jolasean aritzeko tartea izango dute herriko gazteenek.
Jai guztietan modura Samikollan ere musikarik ere ez da faltako. Arratsaldean jada musika doinuez gozatzeko aukeragaz hasiko dira, eta auzoa girotseaz arduratuko dira Iñorkiñak erromeria taldeko partaideak. 22:00etan ordea, bi talde igoko dira oholtzara, lehenengo mtrikuko Casus Belli taldearen txanda izango da. Auzoa musikaz dardarka jartzeaz arduratuko dira, eta ondoren Keike talde ondarrutarraren unea ailegatuko da. Bi talde hauen musikagaz, gaueko giro paregabea ziurtatuta egongo da.
EGITARAUA
- Irailak 10, zapatua
- 11:00. Meza, ermitan.
- Ondoren. Omenaldia.
- Amaieran, salda eta txorizoa.
- 12:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsarekin kalejira, Goiko Plazatik Samikollara.
- Ondoren. txosnaren eta puzgarrien irekiera.
- 13:00. Txupina eta brindisa, jaiei hasiera emateko.
- 14:30. Auzo bazkaria.
- Bazkalostean. Kantak.
- 18:00. Ibiri baserriko zezen txikiak eta pottokak.
- Ondoren. Erromeria Iñorkiñak taldearen eskutik.
- 22:00. Kontzertuak: Casus Beli eta Keike.