Mutrikuko Musika Bandaren kontzertua

Galbaixo Txiki Egunean [irailak 15], 13:00etan, Beheko Plazan eskainiko dute kontzertua. Miguel Arrieta musikari mutrikuarra izango dute gogoan.

Gaur abiatuko dira ekimenez beteta datozen Mutrikuko Galbaixo jaiak. Egitarau zabalaren barruan, musikak ere bere lekua izango du. Mutrikuko Musika Bandak kontzertu  berezi bat eskainiko baitu Galbaixo Txiki Egunean [irailak 15], 13:00etan, Beheko Plazan. Kontzertua, Josean Pascualen zuzendaritzapean burutuko da, eta jada zehaztu dute zein izango den programa:
 
  • Pablo Lunaren Picara Molinera
  • Rodrigo A. De Santiagoren  Estampas Vascas
  • Dimitri Shostakovitchen (Arr. Andre Waignein) The Second Wals
  • Klaus Badelten (Arr. John Wasson) Pirates of the Caribbean
  • Ron Sebregtsen Abba Gold

Omenaldia. Gainera Mutrikuko Musika Bandatik jakinarazi dutenez, duela gutxi zendu zen Miguel Arrieta mutrikuar musikaria gogoan izango dute kontzertuan.