Zauritu bat, Berriatuan gertatutako auto istripuan
14:45 aldera gertatu da istripua, Ondarroarako norabidean.
Auto istripu bat gertatu da gaur [irailak 20] Berriatuan, BI-633 errepideko 53,5 puntu kilometrikoan, Ondarroarako norabidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 14:45 aldera gertatu da ezbeharra hiru autoren artean, eta zauritu bat egon da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ezbeharra jazo den tokira, eta Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute zauritua.
Istripuaren ondorioz, zirkulazioa bideratzen aritu da Ertzaintza, istripua izan duten ibilgailuak errepidetik kentzen zituzten bitartean.