IX. Tontorramendiko igoera, zapatuan
Zapatuan [irailak 24] burutuko da igoera, 12:00etan Ondarroako Gaztetxetik aterata.

Bederatzigarren edizioarekin dator Tontorramendiko igoera. 1,8 kilometroko igoera burutuko dute, Ondarroako Gaztetxetik aterata, Tontorramendiko gailurreraino. Hain zuzen ere, 386 metroko desnibel positiboa izango du ibilbideak.
Izen ematea proba hasi baino ordu bete lehenago burutuko da, Gaztetxean, eta aurreratu dutenez, izen ematea doakoa izango da.
Bestalde, kontuan izanik parte hartzaile guztiei oroigarria banatzen zaiela, eta froga doakoa dela, txartelak salgai jarri dituzte lagundu nahi duen orok erosi dezan. Gainera, datorren urtekoa hamargarren edizioa izanik, eta zerbait berezia egite aldera, diru iturri gisa erabiliko dute.
Hortaz, honakoak dira ezarritako salmenta puntuak: Arbide, Noya, Bizi Kirol zentroa, Kurike eta Mamu.