Haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Zabielen
"La niña de las trenzas al reves" ikuskizuna domekan [irailak 25], 18:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Ipar Eszena Bidea proiektuaren baitan El callejón del gato konpainia asturiarraren La niña de las trenzas al revés haurrentzako ikuskizun eskainiko dute Mutrikuko Zabiel Kultur Etxeko ganbaran, domekan, 18:00etan. Aipatu dutenez, hasiera batean Zabiel Plazan izango zela iragarri bazen ere, eguraldi txarra egingo duenaren aurreikuspenagaz lekualdatu egin da.
Obrak 45 minutuko iraupena du eta gaztelaniaz eskainiko dute. Gainera, ikuskizuna amaitutakoan artisten eta ikusleen arteko topaketa egongo da.
Ikuskizunak jakin-mina eta irudimena jartzen ditu erdigunean. Bizitza ikusteko beste modu batzuk ulertzeko komunikatzea, “hurbiltzen gaituena beti da urruntzen gaituena baino indartsuagoa; jakin-minak eraman behar gaitu, eta ez aurreiritziek”.