Hiru txapeldun Dzanga Itsas-Kayak Txapelketan
45 partehartzaile batu dira Lekeition lehiatutako Itsas kayak eta Sup race jardunaldian.
Iturria: Valer Carballo Domekan [irailak 25] Dzanga Piragua taldeak antolatuta, itsas jardunaldia burutu zen Lekeition. VIII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketa, 2022. Bizkaiko Itsas kayak Txapelketa, eta I.Dzanga SUPrace Txapelketa. Hiru lehia, aldi berean burutu zen zeharkaldian, hain zuzen ere Elantxobetik Lekeitiorako ibilbidea osatuaz.
45 parte hartzaile hartu zituen Lekeitioko jardunaldiak, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Kantabria eta Frantziatik etorritakoak 13 kilometroko ibilbidea duen lehian parte hartzera.
Hiru lehia, eta hiru txapel.VIII. Dzanga Itsas kayak Txapelketan Itxas Gain Zumaia klubeko Oier Aizpurua izan zen lehena, 56:58,00 denbora osatuaz. 2019an Xabier Ruiz de Aretxabaletak ezarritako 57:48,20 denbora hobetuz.
2022 Bizkaiko Itsas kayak txapelketan, Barrika Taldeko Mikel Lauzirika izan zen lehenengoa helmugaratzen. Hain zuzen ere, Barrika Taldeak lortu zuen puntuaziorik hoberena taldekako sailkapenean. Bigarren postuan, Lekeitioko Dzanga Piragua Taldea sailkaturik. Etxeko taldeko Joseba Iturraspe lehenengoa izan zen beterano 55-59 modalitatean.
I.Dzanga SUPrace Txapelketan, berriz, Beñat Villagarcia izan zan lehenengoa, denborarik onena osatuaz.