216 herritar elkartuko ditu zapatuan Ispasterko 14. Kuadrilla Egunak
Bi urteko etenaldiaren ondoren, 216 lagunek eman dute izena Kuadrillen Egunerako. besteak beste, bazkaria, bolo txapelketa eta musika emanaldia izango dituzte.
Zapatuan 14. Kuadrillen Eguna ospatuko dute Ispasterren. Herritarrak gogotsu daudela adierazi dute Ispasterko Udaletik, egun berezi hori ez baitute ospatu azken urte bietan, koronabirusa tarteko. Hortaz, pandemiaz aurreko partaide zifrara itzuli dira eta 216 lagun batuko dira etzi.
10:00etan abiatuko dute Kuadrillen Eguna: kuadrillen bazkarirako gunea auzolanean prestatuko dute, eta bazkari hori, hain zuzen ere, 15:00etan izango da. Herritar guztizk bilduta daudela, ispastertarrek Euskaraldiagaz bat egingo dute, eta herri argazkia aterako dute denek batera.
Arratsaldean, banakako zein binakako bikote mistoko bolo txapelketa eta bikotekako txapel jaurtiketa mistoa izango dituzte. 19:00etan, Ziur Laters talde lekeitiarrak kontzertua emango du plazan. Horrez gain, bertako produktuz osaturiko otzara bi zozkatuko dituztela aurreratu dute.