Gudariak gogoan, Ondarroan
Atzo [irailak 27] Gudari Eguna ospatu zen Ondarroan, eta ohiko lore eskaintzagaz gain, aurretik ere ekimena egon zen Alamedan.
Gudari Eguna ospatzeko bi ekimen burutu ziren Ondarroan. Ohi legez, hildako herritarrei eta haien familiei lore eskaintza egin zitzaien, monolitoan. Baina aurretik, beste ekimen bat burutu zen Alamedan. 19:30ean, Sortuk deitutako ekitaldiari ekin zioten.
Ekimenari olerki baten biden eman zitzaion hasiera, eta haritzaren landaketagaz jarraitu zuten, Txiki eta Otaegi gogora ekarriko zituen irakurketari bide eman baino lehenago: “Gaur Txiki eta Otaegi gogora ekarri nahi ditugu, eta eurekin batera Euskal Herriaren alde, ekarpen maila desberdina egin duten herritar guztiak”.