Markina-Xemein Lagunkoia ekimena aurkeztuko dute
Martxan jarri nahi duten prozesuaren nondik norakoak argituko dituzte eguenean [urriak 6] egingo den aurkezpen ekitaldian.
Markina-Xemein adin guztientzako herri lagunkoia bihurtzeko prozesua jarri du abian udalak. Egitasmo horren helburua adinekoen ongizatea bermatzen duten neurriak bultzatzea eta geroz eta nagusiagoa den biztanleria erosoago, harremanduago eta luzeago bizitzeko aukerak sustatzea da, eta prozesu horren xehetasunak aurkezteko saio ireki bat antolatu dute eguenean [urriak 6] 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Markina-Xemein Lagunkoia ekimenean parte hartu nahi dutenekin talde eragile bat sortzea da asmoa, eta prozesu hori ere martxan jarriko dute. Aurkezpenaren amaieran kopaua egongo da.