2022/10/4

Ondarroako XX. Umeen Arrantza Lehiaketa

22. Umeen Arrantza Lehiaketak Ondarroako moilak beteko ditu

Zapatuan [urriak 8] egingo da lehiaketa, eta Zubi Barritik barra puntarainoko tartean egin beharko da arrantzan. Arrainik pisutsuena eta ale gehien arrantzatzen dutenek saria edukiko dute, baina parte hartzaile guztiek jasoko dute zer edo zer.

Lea-Artibaiko turismoa %25 hazi da aurten

Bizkaiko Foru Aldundiak udako turismo datuak argitaratu ditu. Aurtengo datuak 2019ko udagaz alderatu dituzte, pandemia dela eta 2020an eta 2021ean mugikortasuna mugatuta zegoelako. Ezkerraldean erregistratu dute bisita igoera handiena (%27,6).

Adin ezberdinetako emakumeak oinez egiteko elkartu dira Lekeition

Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasuna batzordeak antolatuta Emakumeen Ibilaldia egin zen zapatuan [urriak 1]. 27 emakume animatu ziren parte hartzera.

Urriaren 17an amaitzen da Mutrikulan diru laguntza eskatzeko epea

Enpresa proiektu berrien sustapenaz gain, enpleguaren sustapena ere diruz lagunduko da.

Ondarroako Aringaingan taldeak ikasturteko aurkezpena egingo du

Aurkezpena eguenean [urriak 6] izango da, 19:00etan, Etxelilan.

Adinekoen Nazioarteko Eguna gogoan izan dute Markina-Xemeinen

Jai berezia antolatu zuen barikuan [irailak 30] Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak, San Roke Egotetxean.

Markina-Xemein Lagunkoia ekimena aurkeztuko dute

Martxan jarri nahi duten prozesuaren nondik norakoak argituko dituzte eguenean [urriak 6] egingo den aurkezpen ekitaldian.

Gehiago