Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten du inkesta erabiltzaileen artean, eta Ispasterko hondartza beti egon da kalifikaziorik altuena eduki dutenen artean. Aurten, baina, notarik onena jaso du; 10etik 9,63ko kalifikazioa eskuratu du.
Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusiak ehunka lagun batu ditu gaur [urriak 8] Markina-Xemeinen. Salmentak "nahiko onak" izan direla esan dute ekoizleek. Sari gehienak Markina-Xemeingo eta Etxebarriko ekoizle edota abeltzainek jaso dituzte.