Mikel Lertxundik Madrilgo Estampa azokan parte hartuko du
Arte garaikidearen azoka da Estampa, eta Madrilen (Espainia) egingo da urriaren 13tik 16ra, Ifeman. Hain zuzen, eskultore berriatuarrak esan du Luis Burgos galeriaren eta Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriaren erakusmahaian erakutsiko dituela bere eskulturak.
Lurraldeko artearen merkatua sortu, sustatu eta zabaltzeko misioa dauka Estampak. “Nazioarteko gonbidatuen programen bidez eta Espainiako eta Portugalgo bilduma zaletasunari eta galerismoari lehentasuna emanez, gure mugetatik kanpo bildumazale eta profesionalei zabaltzea eta sustatzea da helburua”. Zehaztu dute bai galerien programa orokorrari bai komisariatutako programei buruzko aholkuak bildumagile pribatuek, erosketen arduradunek eta Espainiako arte garaikideko bildumen komisarioek osatutako batzorde batek emango dituela.