Osertz Aldaik Isuntzan jarraituko duela baieztatu dute
Lekeitioko Isuntza arraun elkarteak esan du Osertz Aldai Eizagirrek hurrengo denboraldian ere Isuntzako senior mutilen trainerua zuzentzen jarraituko duela. Hori esatearekin batera, Isuntzako Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie Aldairi eta haren taldekide guztiei aurtengo denboraldian egindako lanarengatik eta lortutako emaitzengatik. “Eta, bereziki, helburuak zailago jarri direnenan erakutsitako jarreragatik eta konpromisoagatik”.
Bide horretatik, Zuzendaritza Batzordeak esan du datorren urteko denboraldian ere babes osoa emango diela taldeari denboraldiko erronkei aurre egiteko eta “harrobiko arraunlariei bide emanez”, senior mutilen trainerua gorengo mailan lehiatzeko.