271 ume eta gaztek parte hartu dute Ondarroako 22. Umeen Arrantza Lehiaketan
4-8 urte bitartekoen artean Enara Lopesek arrantzatu zituen arrain gehien, eta 9-14 urte bitartekoetan Eñaut Alvarezek. Arrainik pisutsuenak 800 gramo eduki ditu, eta 4 urteko Kai Telleriak arrantzatu du.
Beste behin ere, Ondarroako moilak jendez bete-bete egin dira Umeen Arrantza Lehiaketagaz. 271 ume eta gaztek parte hartu zuten zapatuan [urriak 8] egin zen lehiaketan. 2019an egin zen aurreko arrantza lehiaketa, eta orduan ere horretxenbeste parte hartzaile egon ziren. Aurtengoari dagokionez, 4 urteko Kai Telleriak arrantzatutako aingira izan zen arrainik pisutsuena (800 gramo). Eta parte hartzaile guztien artean egindako zozketa Irati Bergarak irabazi zuen. Dena dela, parte hartzaile guztiek eduki zuten oparia. Hemen saridunak:
- 4-8 urte bitarteko irabazleak:
- Enara Lopes: 24 arrain
- Aritz Arostegi: 20 arrain
- Unax Gacino Segade: 17 arrain
- 9-14 urte bitarteko irabazleak:
- Eñaut Alvarez: 71 arrain
- Nahia Prieto Badiola: 26 arrain
- Izadi Txakartegi: 26 arrain
Argazki galeria (argazkiak Arrigorri Itsas Arrantza elkartea):