Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Erkiagak eta Irastorzak ezin izan dute Hondarribiko finala poltsikoratu

Aritz Erkiagak eta Eric Irastorzak galdu egin dute Hondarribia Grand Slameko finala, Xabi Barandika eta Imanol Lopezen kontra. Irastorzaren azken partidua izan da, gainera, Hegoaldean.

Argazkia: Jai Alive.
Alex Uriarte Atxikallende
Ispaster
2022/10/10

Xabi Barandika gernika-lumotarra eta Imanol Lopez zumaiarra Hondarribiko Grand Slameko nagusi izendatu ziren zapatuan. Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Eric Irastorza bidartar beteranoak ezin izan zuten ezer egin Barandikaren eta Lopezen kontra, eta burua makurtu behar izan zuten final handian, txapelketa bikaina egin ondoren. Jardunaldi historikoa izan zen Hondarribian bizitakoa: Jostaldi pilotalekuak ez du zapatuan besteko jendetzarik ikusi azken hamasei urteetan; mila lagun inguru bertaratu ziren frontoia eta sarrerak, jakina, segituan bukatu ziren.

Gainera, ikusleek hiru seteko partiduaz gozatzeko aukera eduki zuten, berdinketa hausteak erabaki baitzuen finala. Barandikak eta Lopezek, azkenean, 2-1eko aldeagaz irabazi zuten Grand Slama. Hori gutxi ez, eta Irastorzak bere puntista ibilbidean Hego Euskal Herrian jokatutako azken norgehiagoka izan zen Hondarribiakoa; urri amaieran Miarritzen jokatuko duen Munduko Txapelketaren ostean, erretiroa hartuko du.

 

Lehendabiziko setean, berdintasuna izan da hasierako dinamika: bi bikoteak 6-6ko markagailuagaz aritu ziren, baina bikote urdinak, Erkiagak eta Irastorzak, 7-11ko arrakala zabaltzea lortu zuten; dena dela, Barandikak eta Lopezek partiduan sartuta jarraitu zuten, eta berriro lehiara bueltatzeko aukera ez zuten desaprobetxatu: 11ra eta 12ra berdindu zuten. Hori bai, Ispasterkoak eta Bidartekoak sendotasuna erakusten segitu zuten, eta 12-15 gailendu ziren lehen setean.

Bigarren setean borrokak bere bidetik egin zuten: 2-0, 2-4 eta 7-4 txandakatu ziren bikote biak partiduaren buruan. 8-7koagaz, baina, 13-8ra ihes egin zuten Barandikak eta Lopezek, eta partiduari puntutxo bat gehiagoko erritmoa ipini zioten. Azkenean, erritmo handiari eustea eta, horregaz, bigarren seta irabaztea lortu zuten Gernika-Lumokoak eta Zumaiakoak, 15-11ko markagailuagaz. Hondarribia Grand Slameko irabazleak, horrenbestez, berdinketa haustean erabakiko ziren.

Partiduko tantorik onenak lehen bi setetan joanak zirela zirudienean, hirugarrenak ikusleak zur eta lur utzi zituen, goi-mailako zesta-punta ikusteko aukera paregabea eduki baitzuten Jostaldira hurreratu zirenek. Set erabakigarri eta borrokatu horren bilakaera ondorengoa izan zen: 0-1, 3-1, 3-2 eta 5-2. Markagailuak alde batera eta bestera dantza egin zuen, eta, azkenean, Barandikaren eta Lopezen aldera mugitu zen. Gernikarrak eta zumaiarrak osaturiko bikoteak garaipen gaitza, polita eta, batez ere, maila handikoa poltsikoratu zuen Hondarribian.

Argazkia: Jai Alive.

Sari ematean, omenaldi berezia egin zioten Irastorzari. Bidartarra urte luzez goi mailan aritu da, eta Jostaldiko harmailetako ikusleak jesarlekuetatik altxatu ziren hari bere merezimenduaren neurriko ohoratzea egiteko. Txalo zaparradak Hondarribiako pilotalekua hartu zuen. Barandika eta Lopez irabazleek ere une hunkigarria bizi izan zuten, txapelak jantzi, eta Grand Slameko irabazle izendatu zituztenean.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.