'Gatazka armatuaren irakurketa feministak' liburu aurkezpena eta solasaldia, Etxelilan
Bihar [urriak 11], 19:30ean Etxelilan burutuko da eztabaidagune feministaren lehenengo ekimena.
Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte. Gatazka armatuaren irakurketa feministak liburu kolektiboaren aurkezpena eta solasaldia burutuko dira bihar [urriak 11], 19:30ean, Etxelilan.
Ibai Atutxa, Lorea Azpeitia, Olatz Dañobeitia eta Iratxe Retolazak aurkeztuko duten liburuaren bitartez begirada soziologikoaren eta literarioaren bidegurutzean gatazka armatuari buruz orain arte jorratu gabeko auziei heltzea eta egindako galderei ezberdin erantzuteko ariketa egitea proposatuko dute. “Galdera zein begirada horien inguruko lehen hurbilpen bat eskainiko dugu aurkezpen egunean”.