'Jan eta Jabe' liburuaren aurkezpena, Ondarroako Kofradia Zaharrean
Eguenean [urriak 13], 19:00etan burutuko da solasaldia. Eguzki Talde Ekologistak parte hartuko du ekimenean.
Tasio Erkiziaren Jan eta Jabe: Elikaduraren bidez Herria eraikitzen liburuaren aurkezpena burutuko da eguenean [urriak 13], 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Erkizia idazlea eta Mikel Etxaburu ondarrutarra izango dira aurkezpena burutuko dutenak. Horrez gain, Eguzki Talde Ekologista ere bertan egongo da, gonbidatu bezala.
Txalaparta argitaletxea eta Iratzar Fundazioarekin batera argitaratu duen liburuak elikadura aurkezten du gako estrategiko gisa nazio eraikuntzarako, ekonomia, osasuna, kultura eta nazio izaera baldintzatzen dituen faktore gisa, eta alternatibak proposatzen ditu.