Oihana Kortazarrek errekorra hautsi du Asturiasen
1.300 metroko desnibela duen 13 kilometroko lasterketa 1:18:16ko denborarekin osatu eta garaipena lortzearekin batera, 19 urtez gainditu gabeko errekorra haustea lortu du.
Argazkia: Alejandro de Ancos. Mutrikun bizi den elgetarrak Angliruko (Asturias, Espainia) igoera proba irabazi du, emakumezkoen kategorian. 1.300 metroko desnibela duen 13 kilometroko lasterketa 1:18:16ko denborarekin osatu eta garaipena lortzearekin batera, 19 urtez gainditu gabeko errekorra haustea lortu du. Gizonezkoen kategoriari dagokionez, Abdelkader Al Ghamua izan zen lehena helmugaratzen.