444 lagunek eman dute izena Aulestiko XV. Ermitarik Ermita mendi martxarako
Zapatuan [urriak 15] egingo da martxa, eta hiru ibilbide egongo dira aukeran: luzea, berezia eta laburra. Zapatuan bertan ere izena emateko aukera egongo da.
Ibilbide luzea edo berezia egingo dutenak 08:00etan abiatuko dira herriko plazatik. Eta ondokoa da horiek egingo duten ibilbidea (25 kilometro): Aulestiko plaza-San Anton/Goierri-Urregarai-Malats-Zubero-Urriola-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Ilunzar-Narea-Aulestiko plaza. Gutxi gorabehera ibilbideak 5 ordu eta erdiko iraupena dauka.
Ibilbide berezia egiteko aukera eguraldiaren araberakoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Horrek 6 ordu eta erdi inguruko iraupena dauka.
Ibilbide laburra egingo dutenek, ostera, 10 kilometroko bidea egin beharko dute; 10:30ean abiatuko dira, parketik: Parkea-Madalena-Murelaga-Garatxaga-Lekerika-Narea-Aulestiko plaza. Ibilbide laburrak 3 ordu ingurko iraupena dauka, eta ibilbidean zehar janaria eta edaria egongo direla aurreratu dute.
Aurretiaz izena eman dutenek motxila bat jaso dute opari legez, eta egunean bertan izena emateko aukera badago ere, azken aukera horren alde egiten dutenek ez dute motxila ziurtatuta edukiko. Izen emateak 7 euro (14 urtera artekoentzat) edo 15 euro (14 urtetik gorakoentzat) balio ditu. Azaldu dute 12:00etatik 15:00etara emango direla motxilak, eta ordu tarte horretan kopaua ere egongo da, plazan.
Ostera antzean, aparkalekuak zehaztuta egongo direla, dutxa zerbitzua egongo dela, gosaltzeko herriko tabernak zabalik egongo direla eta ezingo dela txakurri eraman esan dute.