Ikasturte politiko berriaren aurkezpena eta datozen erronka berriak azalduko dira zapatuan [urriak 15], 17:30ean, Fofradia Zaharrean.
Herri batzarrean egoera politikoari buruz berba egingo da, eta horretarako, herriko EH Bilduko ordezkariez gain, EH Bilduren zuzendari nagusia den Gari Mujika ere egongo da. Mujikak ikasturte politikoko planteamenduak, proiektuak, ekimenak, plan politikoa eta EH Bilduren norantza nagusiak azalduko ditu.
EH Bilduk azaroaren 12an Bilbon egingo duen manifestazio nazionalari buruzko informazioa ere eskainiko dute. Manifestazioa Abante! lelopean egingo da, egun bizi den krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean beste politika batzuk ezarri, eta beste eredu bat posible dela aldarrikatzeko. Aipatu dutenez, Ondarroatik autobusak egongo dira, eta batzarrean zehaztuko dute noiz eta non eman beharko den izena.