2023 urteko aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak
Gaurtik [urriak 14] eta azaroaren 2ra bitartean dago zabalik parte hartzeko epea.
Aurten ere, Lekeitioko Udalak 2023rako aurrekontuen inguruan herritarren proposamenak jasotzeko prozesua zabaldu du. Lekeition erroldatuta eta adin nagusikoak diren guztiek euren ekarpena egin ahal izango dute udal eraikinetan aurkituko duten orria betez, udaletxean, kultur etxean edo kiroldegiko bulegoetan. Era berean, www.lekeitio.eus orrialdearen bidez ere aurkeztu ahalko dira proposamenak. Proposamen guztiak jaso ondoren, erantzuna emango dietela adierazi dute udal ordezkariek. Azken eguna azaroaren 2a da.