2022/10/14

Mutrikuko Lotune jabekuntza eskolak lehenengo hiruhileko egitaraua aurkeztu du

Mindfulness ikastaro luzea eta "Feminismo anitzak" hiru tailer ziklo eskainiko ditu abendura bitartean.

Adikzioen prebentziorako plana abian jarri du Lea Artibai Amankomunazgoak

Urriaren 17tik aurrera, eskualdeko udalerrietako ikastetxeetako 12-18 urte bitarteko ikasleei bizi-ohituren kontsumoen eta bestelako erabilpenen inguruko galdeketa egingo diete.

2023 urteko aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak

Gaurtik [urriak 14] eta azaroaren 2ra bitartean dago zabalik parte hartzeko epea.

Mutrikuko EH Bilduk herri batzarra deitu du urriaren 18rako

Unai Urruzuno EH Bilduren mahai politikoko bozeramaileak kokapen politikoaz hitz egingo du eta Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea portuaren gaiaz ariko da.

Markina-Xemeingo Udalak energia planaren aurkezpena egingo du

Martitzenean [urriak 18] 19:00etan aurkeztuko dute Esperantza aretoan.

Gehiago