Markina-Xemeingo Udalak energia planaren aurkezpena egingo du
Martitzenean [urriak 18] 19:00etan aurkeztuko dute Esperantza aretoan.
Barrizar energia zerbitzuen enpresaren eskutik aurkeztuko du Markina-Xemeingo Udalak energia plana, “energiaren gaia inoiz ez bezalako garrantzia hartzen ari den testuinguru honetan”. Klima aldaketa arintzeko eta honetara egokitzeko udal ordezkariek landu duten lehen energia plan integratua da. Energiaren alorrean udalak finkatutako estrategiaz gain, tokian tokiko energia sortzeko aukerak ere aztertuko dituzte.