Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenean hasita, 11 eguneko greba egingo dute Bizkaibuseko langileek

Greba egunak: Urriak 24, azaroak 2, 7, 9, 14, 16, 21, 25, 28 eta 30. Lanuzteak ondoko ordu tarteetan egingo dituzte, 05:50etik 09:20ra eta 18:00etatik 21:30era bitartean.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/10/19

Bizkaibus zerbitzua ematen duen Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB) enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehenean [urriak 24] hasi eta azaroaren 30era bitartean. Enpresagaz edukitako hitzarmenaren negoziazioek «aurrerapen txikia» dutelako eta soldata igoerarik gabeko proposamenak aurkeztu dizkietelako hartu dute erabakia. Langileek berretsi egin zuten Enpresa Batzordeak egindako 11 eguneko grebarako proposamena.

Greba egunak: Urriak 24, azaroak 2, 7, 9, 14, 16, 21, 25, 28 eta 30. Lanuzteak ondoko ordu tarteetan egingo dituzte, 05:50etik 09:20ra eta 18:00etatik 21:30era bitartean, eta 24 orduko greba egingo dute Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean.

Enpresa Batzordean –UGTk ordezkari bakarra dauka– aho batez bozkatu zuten greba proposamena, eta, sindikatuak esan duenez, lanuzteek Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Gernika-Lumo, Mungia, Ermua, EHU eta Galdakao-Usansoloko ospitalea Bilbogaz lotzen dituzten lineei eragingo die.

UGTk salatutakoaren arabera, «hitzarmenaren negoziazioak izoztuta» daude, izan ere, 2020ko abendutik, eguneratu gabe dago hitzarmena, eta enpresak adierazi du soldatak izozteko asmoa ere baduela. Testuinguru horretan, sindikatuak gogorarazi du Avanza Durangaldean «iazko KPIren (% 6,4) araberako soldata igoerak dituen hitzarmena lortu dutela».

Hori dela eta, KPIaren araberako soldata igoera jasotzen duen hitzarmen kolektibo berri bat eskatzen dute langileek. UGTk «fede onez negoziatzeko», eta, besteak beste, KPIa bermatuko duten soldata igoerak adosteko eskatu die «Bizkaibuseko zerbitzuaren arduradun» den Bizkaiko Foru Aldundiari eta Alsa / Transitia enpresa emakidadunei, «beste kontzesionari batean egin berri den modura». Hau da, emakidadun «batzuen eta besteen artean soldata aldeak ez ezartzeko» eskatu diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.