Lea Ibarreko 2023ko Egutegiak baserri mundua irudikatuko du
Lehiaketa Lea Ibarreko Mankomunazgoak abiarazi du, eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 26a dela esan dute; gaia baserri mundua da.
Argazkiak, marrazkiak edota ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke; argazkiak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan behar dute. «Jendea agertzen bada, baimenak eskatu beharko dira». Norbanako bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ahalko ditu.
Aurkezten den lan bakoitzari izenburu bat jarri behar zaio, eta argazkia izanez gero, non atarata dagoen zehaztu behar da. Lanak posta elektronikoz bidali behar dira, egilearen izen abizenekin (mankomunazgoa@gmail.com). «Lanak JPG formatuan aurkeztu behar dira, horizontalak izan behar dute eta gutxienez 10Mpx-eko tamaina eduki behar dute».
Bi sari emango dituzte: epaimahaiaren saria (250 euro) eta ikuslearen saria (250 euro). «Urriaren 28tik azaroaren 4ra egongo da bozkatzeko aukera». Finalista geratzen diren hamabi lanak egutegian argitaratuko dira, izenburuagaz eta egilearen izen-abizenekin.