Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Perretxikoen mundua hobeto ezagutzeko irteera egingo dute Lekeition

Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, irteera barikuan [urriak 21] egingo da. Lekuak mugatuta daude, eta interesatuek ondoko telefono zenbakira deitu behar dute: 648 51 17 41.

Asier Alkorta
Lekeitio
2022/10/19

Lekeitioko Denboraren Bankuak hilabetean behin egiten ditu ekintzak. Eta antolatzen dituzten ekintza horiek bi helburu edukitzen dituztela azaldu dute: taldeko kideak elkar ezagutzea eta taldean ez dauden herritarrak taldera batzera animatzea. Eta beste behin ere, helburu horiei jarraituz egingo dute barikuko [urriak 21] irteera. Lekuak mugatuta daudela esan dute, eta momentuz hamabi herritar daudela izena emanda esan dute (gehienez ere hogei herritarrentzako lekua egongo da). Interesatuek ondoko telefono zenbakira deitu behar dute: 648 51 17 41.

Irteera 09:00etatik 12:00etara izango da; 09:00etan Magdalenako ermitatik abiatuko dira, eta parte hartzaileei mendiko oinetako eta arropa eramateko eskatu diete

Zer egingo da irteeran? Partaideek perretxikoen mundua hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute: zeintzuk perretxiko batu ahal diren, ze neurritakoak eta abar. “Perretxikoak jasotzean berriro ere eremu horretan perretxikoak hazteko ingurua nola utzi behar den ere azalduko dugu. Eta perretxikoak batzeko oinarrizko arauak zeintzuk diren ere azalduko ditugu”. Hasiberriei zuzendutako irteera dela azpimarratu dute.

Antolatzaileen asmoa da hiru perretxiko mota hartzea: rubella (Lactarius subdulcis), ziza horia (Cantharellus cibarius) eta onddoak. Dena dela, azken egunetako hego haizea dela eta, dena sikatuta egongo dela eta agian ez dituztela perretxiko asko topako aurreratu dute. “Dena dela, azalpenak eman ahalko ditugu”. Irteera 09:00etatik 12:00etara izango da; 09:00etan Magdalenako ermitatik abiatuko dira, eta parte hartzaileei mendiko oinetako eta arropa eramateko eskatu diete. “Autorik ez dugu erabili nahi, eta Magdalenetik irtenda, Mendexa Abentura Parkerantz abiatuko gara. Parkean basoan ibiltzeko eremu aproposa dago, eta abentura parkeko arduradunak ateak zabalduko dizkigu. Horrez gain, parkearen inguruko azalpenak eta Leagi dorreari buruzko azalpenak ere emango dizkigu”. Beraz, irteeran ondarea ere landuko dute. Gainera, parte hartzaileei hamaiketakoa eramateko eskatu diete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.