Delirium Tremensek eta Unidad Alavesak bira bateratua hasiko dute abenduan
Uda pasatu eta gero, bi taldeek areto "intimoagoetara" jauzi egingo dutela esan dute; Euskal Herriko areto mitikoetara itzuliko direla diote.
Unidad Alavesa Ataunen (Gipuzkoa) sortutako folk-rock estiloko musika taldea da. Aldiz, 80ko hamarkadan Mutrikun sortu zen Delirium Tremens taldea aurten disko berriarekin itzuli da; hiru hamarkadatako hutsunea berriro ere agertokietara itzuli da. Orain, uda pasatu eta gero, bi taldeek bira bateratu bati ekingo diotela esan dute.
Hala, Abenduan hasi eta martxora bitartean, areto intimoagoetan ariko direla esan dute. “Beroa, hurbiltasuna eta gure bihotzetan iltzaturiko abestitzarrrak toki intimoagoetara erakartzea da asmoa”.
EGUTEGIA:
- Abenduak 10: Azpeitia (San Agustin kulturgunea, 22:00ak). Ateen irekiera 21:30ean. Sarrerak salgai daude, Internetez.
- 2023ko urtarrilak 6: Iruñea (Zentral Aretoa/Santas Pascuas, 20:30). Ateen irekiera 20:00etan. Sarrerak Internetez.
- 2023ko urtarrilak 14: Bilbo (Kafe Antzokia, 22:00). Sarrerak Internetez.
- 2023ko urtarrilak 21: Gasteiz (Jimmy Jazz, 21:00). Ateen irekiera 20:30ean. Sarrerak Internetez.
- 2023ko otsailak 10: Bartzelona (Razzmatazz 2, 20:00). Ateen irekiera 19:30. Sarrerak Internetez.
- 2023ko martxoak 4: Biarritz (Atabal). Sarrerak Internetez.
Hemen Delirium Tremensek BECen eskaini zuen kontzertuaren bideo berria: