Neutrinoei buruzko hitzaldia, Ondarroan
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako hitzaldia Francesc Monrabal fisikariak eskainiko du. Saioa astelehenean [urriak 24] izango da, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta Fisica de neutrinos: haciendo visible lo invisible hitzaldia eskainiko du ibilbide izugarria duen Monrabal fisikariak. DIPC-en (Donostia International Physics Center) ikerlari lanetan dabil fisikaria, eta neutrinoen izaera ulertzera bideratutako partikulen fisikako instrumentazio-taldeko liderretako bat da.
“Neutrinoen ikasketa eta detekzioa oinarrizko fisika barruan arlo aktiboa da. Hitzaldian ikerketa taldean ditugun galdera nagusiei buruz hitz egingo da, eta neutrinoak jokatzen duen rolaren garrantziaz arituko naiz”.