Euskaraldira batzeko gonbitea egin dute Mutrikun

Euskaraldian izena emateko aukera egongo da ostiraletan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara, Beheko Plazan.

Mutrikuko Euskaraldiko batzordeak udalaren laguntzagaz bideoa kaleratu du, herritarrak Euskaraldian izena ematera bultzatzeko asmoz.

Izena emateko aukera, aipatutako guneetan egiteaz gain Euskaraldiaren webgunearen bitartez ere egin daiteke.