Martxan dago Mutrikuko Errugbi Taldea
Errugbi eskola ere abian da, eta taldea zabalik dago nahi duenak parte hartu dezan.
Mutrikuko Errugbi Taldeak 18 urte azpiko sei jokalari ditu aurten, eta Eibar eta Arrasatekoekin batera osatu dute taldea, Danon Artean Taldea izenarekin. Pasaden asteburuan lehiatu zuten lehenengo partida Arrasaten, eta bihar izango da bigarren jardunaldia Gernika/Arratikoren aurka, 10:00etan, Mutrikuko San Miguel zelaian.
Errugbi eskola. 10, 12 eta 14 urtekoen Errugbi eskola ere martxan dago, 15 neska-mutil batzen dira ostegunero entrenatzeko, 16:30ean. Gainera, hilero Eibarko taldearekin batera topaketak egiten dituzte Gipuzkoako zelai ezberdinetan.
Taldeko ordezkariek adierazi dutenez taldeak zabalik daude, hortaz, taldearen parte izan nahi duen oro esku zabalik hartuko dute, ostegunetan zelaira hurbilduz edo 650 95 38 24 telefono zenbakira deituz.