Errigoraren produktuen dastaketa egingo dute Markina-Xemeinen
Dastaketa Amaiur elkarteak antolatu du, eta eguenean [urriak 3] egingo da. Txokoari "bizia emateko", bazkideen arteko hartu-emana sustatzeko eta Errigora proiektua indartzeko antolatu dutela esan dute.
19:00etan harri dute hitzordua, Txokoan. Eta aurreratu dute, Errigora proiektuaren azalpena eta bideoa ikusi eta gero egingo dutela dastaketa. Bazkideez gain, bestelako lagunei ere dastaketan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.
Dastaketara gonbidatzeaz gain, herritarrak saskia eskatzera ere animatu nahi izan dituzte: “Indartu ditzagun Markina-Xemein eta Erriberaren arteko harremanak. Euskaldundu dezagun Erribera danon indarrez! Zonifikazioaren lege zapaltzailea eraitsi dezagun!”.
Beste alde batetik, Markina BHIkoek gogorarazi dute Errigorako saskiak eskatzeko epeak zabalik egoten jarraitzen duela, eta nahi duenak posta elektronikoz ere egin ahal duela eskaera: errigora@markinabhi.org. “Gogorarazten dugu esku orria bete eta Markina BHIn ipinitako buzoian edo Markina-Xemeingo AEKren buzoian sartuta ere bideratu ahal direla eskaerak. Horrez gain, eta eskolako posta elektronikoaz gain, AEKren posta elektronikora ere bideratu daitezke eskaerak: markina@aek.eus“.