Lapurretan egiten saiatu dira Ondarroako hainbat tokitan
Txokoan eta alde zaharrean obretan diharduten langileen etxolan saiatu dira lapurrak sartzen.

Ondarroako Udalak azaldu duenez, lapurretan egiteko saiakera gauez egin dute. Alde batetik, Txokoan sarraila apurtu dutela baina ez direla sartu esan dute. Bestetik, alde zaharrean obretan lanean ari diren langileen etxolan sartzeko saiakera ere egin dute. “Dakigunez, horretan ere ez dira sartu”.
Dena dela, gogorarazi dute udan, Andra Mari jaietan, Txokoan ere sartzen saiatu zirela; abuztuaren 16tik 17rako gauean egin zuten saiakera, eta orduan ere ez zuten sartzerik lortu.