Hiru egunetan zirkulazio mozketak egingo dituzte Mutrikun
Eguaztenetik egunerako gauean erabat itxiko dute San Migel futbol zelaiaren eta Txanbolingo biribilgunearen arteko tartea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak esan du Mutriku zeharkatzen duen GI-638 errepidearen behegaina konpontzen hasiko direla martitzenean [azaroak 9]. Ez dute errepide osoa konponduko, zuloak dauden tarteak baino. Lanak hiru egunetan [azaroak 8, 9 eta 10] egingo dituzte, 08:00etatik 18:00etara. Hori dela eta, 3,6 kilometroko tartean tartekako zirkulazio mozketak egingo dituztela aurreratu dute.
Eguaztenetik eguenera, erabat itxita. Dena dela, eguaztenetik eguenera [azaroak 9-10] bitarteko gauean, San Migel futbol zelaiaren eta Txanbolingo biribilgunearen arteko tartea erabat itxiko dute; eguazteneko [azaroak 9] 22:00etatik egueneko [azaroak 10] 06:00ak arte egongo da tarte hori itxita. “Ordu horietan zirkulazioa Kalbaixotik bideratuko da”.