Solabarrieta, seigarren Munduko Txapelketan
Azaroaren 11n izango dute bigarren hitzordua; etzandako kategoria lehiatuko dute.
Al Ain hirian (Arabiar Emirerri Batuak) lehiatzen ari den Munduko Tiro Txapelketako zutikako kategoria lehiatu dute gaur [azaroak 7], eta Ager Solabarrieta eta Maite badiola ondarrutarren finalerako txartela lortu dute sailkapeneko tiraldietan.
Munduko hogei tiratzaile onenen artean lortu dute finalera sailkatzea. Zehazki zortzi tiratzailek lortu dute txartela. Lehia estuan aritu ostean, seigarren postua bereganatu dute ondarrutarrek. “Oso pozik” agertu dira lortutakoagaz.
Azaroaren 5ean abiatu zen Munduko Tiro Txapelketa, eta bertan ari dira lehiatzen Solabarrieta eta Badiola. Espainiako Selekzioak ordezkari bezala aukeratu zituen, Sonia Rivero eta Antonio Cobogaz batera. Hurrengo hitzordua barikuan [azaroak 11] izango dute.