Zaintzaileei zuzendutako prestakuntza tailerrak, Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen
Familia zaintzaileei zuzendutako formakuntza tailerrak (Nahi gabeko bakardadea) eskainiko dituzte Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen. Tailerra elkarlanean antolatu dute Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Bizitzen fundazioak.
Lehenengo saioak datorren astean egingo dituzte. Herri bakoitzean lau saio eskainiko dituztela aurreratu dute. Eta horietan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dutela gogorarazi dute; Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzu orokorretara joanda, telefonoz deituta (94-616 90 68) edo posta elektroniko bat bidalita izena eman daiteke (mankomunitatea@lea-artibai.org). Herri guztietako saioak 17:00etatik 19:00etara egingo dira.
Saioak, herriz herri
- Ondarroa. Azaroaren 15ean eta 29an eta abenduaren 13an eta 30ean, Kofradia Zaharrean.
- Lekeitio. Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean, jubilatuen etxean.
- Markina-Xemein. Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean, Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitzan (Patrokua jauregia).